Dagoeneko izena eman daiteke II. Raul Parmo Squash Txapelketa Herrikoian

Ian Ruiz Lizaso 2025eko abenduaren 7a

I. Raul Parmo Squash Txapelketa herrikoia (ZKE Squash taldea)

Hilaren 20an izango da txapelketa eta parte hartzaileak 09:00etan hasiko dira jokatzen Aritzbatalde kiroldegian. Izena emateko epea abenduaren 14an amaituko da.

Raul Parmo Squash Txapelketa Herrikoiaren bigarren edizioa abenduaren 20an jokatuko da, Aritzbatalde kiroldegian, eta izena emateko epea zabaldik dago jada. Parte hartu nahi dutenek txapelketaren webgunean egin behar dute inskripzioa, bertan dagoen galdetegia beteta.

Izena ematearekin batera, parte hartzaileek 10 euroko bizum bat bidali beharko dute 688 87 84 70 zenbakira, eta kontzeptuan Squash hitza eta norberaren izen-abizenak jarri beharko dira. Horretarako azken eguna abenduaren 14a izango da. 

Txapelketa egunean,  09:00etan hasiko dira jokatzen parte hartzaileak, eta bertan, senior mailako bi kategoria ariko dira lehian: gizonezkoak eta emakumezkoak. Nahikoa emakume apuntatzen ez badira, gizonezkoen txapelketan parte hartzeko aukera izango dute.



Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide