Usoa Ostolaza: "Urte gutxian gauza handiak lortu ditugu; taldearekin hazten ari naiz"

Intza Trula eta Gorka Eizagirre 2025eko abenduaren 7a

Usoa Ostolaza txirrindularia izan da azaroko Zarautz Guka aldizkariko elkarrizketatua. Bere hastapenez hitz egin du Intza Trula kazetariarekin, eta oraindik betetzeko dituen ametsez ere mintzatu da.

Amaitu da denboraldia txirrindularientzat, tartean, Usoa Ostolaza zarauztarrarentzat. Laboral Kutxa taldearekin lehiatzen du 2021. urteaz geroztik, eta bere maila etengabe hazten ari da. Egindako lanaren isla izan dira azken sasoi honetan eskuratu dituen emaitzak, eta datorrenean ere bide beretik jarraitu nahi du: podiumetan egon nahi du, eta noraino heldu daitekeen erakutsi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide