Autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte sanikolasetarako

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 4a

Lurraldebuseko autobus bat. (Gipuzkoa.eus)

Lurraldebusek gaueko zerbitzua eskainiko du bihar eta igandean, Zumaia eta Usurbil artean.

San Nikolas jaiak ospatuko dituzte asteburuan Orion, eta Lurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu bihar eta igandean, abenduaren 5ean eta 7an, Zumaia eta Usurbil artean.

Usurbildik 23:30ean, 01:30ean eta 04:00etan aterako diren zerbitzuak honako ibilbide eta geldialdi hauek egingo dituzte: Orio (23:50, 01:50, 4:20), Zarautz (00:00, 02:00 eta 04:30), Getaria (00:05, 02:05 eta 04:35) eta Zumaia (00:15, 02:15 eta 04:45).

Zumaiatik, berriz, 22:30ean, 00:30ean eta 05:00etan irtengo dira. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide