Frantziskotarren elizara lekualdatu dute Euskararen Eguneko argazki herrikoia

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 3a

Argi ilarak. (Pixabay)

Zirikak antolatuta, 19:00etan elkartuko dira Musika Plazan, eta kalejiran joango dira elizara, bertan argazki herrikoia ateratzera.

Euskararen Eguna ospatze aldera, Zirika euskara elkarteak Piztu euskararen argia izeneko egitasmoa antolatu du gaur arratsalderako. Izatez, argazki herrikoia atera nahi dute mosaiko moduan, jendeak sakelako telefonoko argiak piztuta. Hasiera batean, Munoa plazan egiteko asmoa zuten 19:30ean, baina eguraldi kaskarra iragarrita dagoenez,  Frantziskotarren elizara lekualdatu dute.

Gainerakoan, kalejirari eutsiko diote. Musika Plazatik abiatuko dira, 19:00etan, Arranoko gitarra taldeak girotuta, eta kalez kale kantuan joango dira fraideetara. Argazkia atera ondoren, kalejirak jarraituko du eta poteo kantuan biribilduko dute eguna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide