Bihar jarriko dituzte salgai Kopla Txapelketako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 4a

Zarauzko XVI. Kopla Txapelketako partaideak (Arraio Irratia)

Abenduaren 19an izango da Hiruputzu gaztetxean, eta hamar bertsolarik hartuko dute parte. Sarrerak Musika Plazan erosi ahal dira bihar arratsaldean, 6 eurotan.

Bi aste baino ez dira geratzen XVII. Kopla Txapelketarako, eta Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak dagoeneko guztia prest du egun handirako: bertsolariak, musikariak... eta sarreren aurre salmenta. Hain justu ere, bihar arratsaldean jarriko dituzte salgai, 19:00etatik aurrera, Musika Plazan jarriko duten postuan. Sarrera bakoitzak 6 euro balioko du, eta pertsonako gehienez ere bost erosi ahal izango dira.

XVII. Kopla Txapelketa abenduaren 19an izango da, Hiruputzu gaztetxean, eta 22:00etan hasiko da saioa. Aurtengoan ere, hamar bertsolarik jardungo dute koplatan: Amets Arzallus, Aitor Zubikarai, Xabat Illarregi, Amets Aizpurua, Elixabet Etxandi, Eneko Lazkoz, Maddalen Arzallus, Oihane Perea, Eli Pagola eta iazko zintzarridun Aitor Mendizabal.

Gai jartzaile lanetan, berriz, Peru Gabirondo eta Irati Tolosa ariko dira, eta ondorengo musikariek ere hartuko dute parte: Imanol Etxeberria perkusio jotzaileak, Aratz Olaizola soinu jotzaileak, Jurdana Otxoa biolin jotzaileak eta Aitor Amilibia gitarristak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide