Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, Forma eta Bleakness musika taldeak zuzenean ariko dira gaur iluntzean, 21:00etan hasita, Hiruputzu gaztetxean. Bilbon sortutako talde berria da Forma, eta bere estreinako kontzertua eskainiko du Zarautzen. Post-punk iluna eta basatia da berain proposamena.
Bleakness, berriz, Parisko hirukoa da, aski ezaguna euskal zirkuituan, hainbat kontzertu jo dituztelako. Diskografia zabala dute, eta 80eko hamarkadako gotikoa hardcore modernoarekin uztartzen dute.