Zarauzko Surf Elkarteak autobusa antolatu du Punta Galeako olatu handien txapelketara joateko

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 3a

Punta Galea Challenge txapelketako irudi bat. (margruesa.com)

Getxoko surf txapelketa ikusgarria egun hauetako batean jokatuko da, eta Zarauzko lau surfklarik jokatuko dute bertan: Erostarbek, Munianek, Aranburuk eta Unanuek, alegia.

Punta Galea Challenge olatu handien txapelketa jokatzeko epea zabalik dago. Antolatzaileek abisu horia iragarri dute, beraz, aurki deituko dituzte surflari gonbidatuak bertan lehiatzera. Hori jakinda, Zarauzko Surf Elkarteak doako autobusa antolatu du ikuskizuna bertatik bertara jarraitzera joateko. Izena larunbat honetan eman beharko da, elkartearen bulegoan; plaza mugatuak izango dira eta lehentasuna bazkideek izango dutela jakinarazi dute.

Aurtengo Getxoko surf txapelketan hainbat zarauztarrek parte hartuko dute, gainera: Nadia Erostarbe, Axi Muniain, Aritz Aranburu eta Indar Unanue. Ohi bezala, olatu handietan espezialista onenak elkartuko dira beste behin ere Punta Galeako hitzorduan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide