2026rako udal aurrekontuei hasierako onespena ematea bozkatuko dute biharko ezohiko udalbatzarrean

Intza Trula 2025eko abenduaren 3a

Azaroko osoko bilkura, udaletxeko pleno aretoan. (Mireia Galarza Bastida)

Udal aurrekontuak bozkatzea ez ezik, beste zenbait puntu ere landuko dituzte bilkuran; esaterako, Astiko kirol ekipamendua handitzeko Sakoneta baserriko lurrak eskuratzeko hirigintza hitzarmenaren proposamena aurkeztuko dute.

Aurreko astean azaroko ohiko osoko bilkura egin baldin bazuten, biharko ezohiko udalbatzarra deitu dute 2026rako udal aurrekontuei hasierako onarpena emateko. Edonola ere, ez da arratsaldeko aztergai garrantzitsu bakarra izango. Izan ere, Astiko kirol ekipamendua handitzeko Sakoneta baserriko lurrak eskuratzeko hirigintza hitzarmena proposamena ere jarriko dute mahai gainean.

Horrez aparte, Zarautz-Lur Hirigintzako Udal Sozietateko 2026rako lantalde organikoari eta lanpostuen zerrendari hasierako onespena ematea bozkatuko dute, baita 2026. urteko plantilla organikoari hasierako onespena ematea eta lanpostuen zerrendaren aldaketaren onespena ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide