Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun agiria bakarrizketa saioa eskainiko du etzi, ostirala, Modelo aretoan. 20:00etan hasiko da antzezlana, baina salgai jarri zituzten sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.
Elgoibartarrak hirugarren bakarkako lana du hau, eta aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere bizipen pertsonaletan oinarritutako proiektua ondu du. Hala, besteak beste, bikote harremanen hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboaren gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da Modelon.