Arkamurka natura elkarteak Udalatx. Ura eta atxa dokumentalaren emanaldia antolatu zuen joan den ostegunean Modelo aretoan. Bertaratu zirenek Arrasateko Besaide Mendizale Elkarteak ekoitzitako ikus-entzunezkoa ikusteko parada izan zuten, eta, ondoren, Inma Mugertza Perello hidrogeoloogian doktorea eta ikertzailea solasaldia jarraitzeko aukera.
Orain, Arkamurkak EHUn HGI Hidro Ingurumeneko Prozesuak ikertaldeko kidearen hitzaldiaren bideoa ikusgai jarri du. Bertan izateko aukera izan ez zutenentzat edo, besterik gabe, egon zirenek sakonago aztertu dezaten.