'Akelarre: marearen kontra' dokumentala emango dute gaur arratsean

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 2a

Modelo artetoan emango dute, 19:30ean hasita, eta Akelarre taldearen 30 urtetako ibilbidea hobeto ezagutzeko aukera izango da.

Lekeitioko 48. Euskal Zine Bileraren sail ofizialean estreinatu zuten Akelarre: marearen kontra dokumentala. Hain justu ere, Akelarre musika taldearen 30 urte pasatxo biltzen dituen ikus-entzunezkoa, eta harrezkero, Euskal Herriko hainbat txokotan ematen ari dira. Euskararen Eguneko egitarauaren barruan, gaur Zarauzko Modelo aretoan izango da ikusgai, 19:30etik aurrera..

Akelarre musika taldearen ibilbide oparoa, bere jatorria eta unerik adierazgarrienak errepasatzen ditu dokumental honek. Hori guztia taldekideen eta bere jarraitzailen testigantzeki; tartean, Jexuxmai Lopetegi zarauztarrarena. Ikus-entzunezko hau bizitza ulertzeko modu baten aitorpena da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide