Salbideko festa batzordeak, Zarauzko Udalak eta Hotz Zarautz erakundeak elkarlanean antolatuta, gaztaina jan solidarioa egin zuten atzo arratsaldean Salbiden. Kalean zegoen hotzari aurre egiteko aprobetxatu zuten hitzordua herritarrek, sabela betez. Antolatzaileek aurretik jakinarazi zuten moduan, Hotz Zarautz erakundearen jardunari laguntzeko izango da atzo bildutako dirua.
(Argazkiak: utzitakoak)