Sorturen IV. Kongresuko Herri Batzarra egingo dute larunbat goizean, 10:00etan hasita, Arrano elkartean. Herri Gogoa ponentzia izango dute mintzagai, non Kizkitza Gil de San Vicente Nazio Kontseiluko kideak aurkeztuko duen eta dinamizatuko duen saioa.
Ponentziako edukiak oinarri izanik, eztabaidari ekingo diote auzo, herri eta eskualdeetan, eta hori da, hain justu ere, Zarautzen ere egingo dutena. Ondoren zuzenketen memoria abenduaren 11n argitaratuko dute, eta abenduaren 26tik 28ra bozkatuko dituzte zuzenketak; behin betiko emaitzak abenduaren 29an egongo dira eskuragarri.
Sortuk Zarauzko ezkertiar-abertzale guztiei dei egin die herri batzarrean parte hartzeko.