Hilabete baino gutxiago falta da Gabonetarako, eta herria pixkanaka ari da ospakizunetarako prestatzen. Argiei dagokienez, gaur egingo dute piztuera ekitaldia 18:00etan, Musika Plazan. Urte amaierako San Silbestre lasterketa antolatzen duen Antoniano Kirol Elkateko kideek izango dute argiak pizteko ohorea.
Hain justu ere, Zarauzko Udalak lasterketaren sortzaileak eta antolakuntzaz arduratzen diren kideak eskertu nahi ditu, bereziki, Aitor Gonzalez Amilibia eta Javier Bravo Rodriguez. Biak izango dira ekitaldian eta elkarteko atleta gazteez lagunduta piztuko dituzte argiak.
Argien piztuera ekitaldian, azken urteetan bezala, Hotz Zarautzek ere hartuko du parte, bertaratzen diren herritarrentzat errefuxiatuei laguntzeko txokolate beroa banatzen. Era berean, Schola Cantorum koruak Gabonetako kantak abestuko ditu.
Azken urteetan bezala, Iluminacion Ximenez arduratu Gabonetako argiteriaren instalakuntzaz, 52.453,5 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin; % 100 kontsumo baxuko LED teknologiako bonbilez osaturiko argiteria ezarri dute. Urtarrilaren 6a bitartean egunero piztuko dira argiak, 18:00etatik 22:00etara.