'Entzutea zaintza ekintza bat da' hitzaldia eskainiko dute Udaberrin

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 30a

Bi lagun, Udaberri jubilatuen elkarteko tabernaren terrazan. (Intza Trula)

Maribel Pizarro eta Maite Gonzalez Itxaropenaren Telefonoko kideek eskainiko dute abenduaren 1ean. Herritar ororentzat dago zabalik saioa.

Maribel Pizarro eta Maite Gonzalez Itxaropenaren Telefonoko kideek hitzaldia eskainiko dute abenduaren 1ean Udaberri jubilatuen elkartearen egoitzan, 10:30ean hasita. Bakarrik sentitzen diren eta zailtasun pertsonal edo familiar bat duten pertsonentzako entzute aktiboko, laguntza emozionaleko zein laguntza psikologikoko zerbitzuen jarduerak zertan datzan azalduko dute.

Osasun emozionala zaintzea da elkarteak duen konpromisoetako bat, eta beren esperientziatik kontatuko dute elkarri entzuten jakiteak bizitza baten norabidea nola alda dezakeen.

Interesa duen herritar guztientzat irekia izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide