'Zorretan' antzezlana taularatuko dute bihar Modelon

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 27a

Hika Teatroa konpainiaren 'Zorretan' antzerkia (Hika Teatroa)

Hika Teatroa konpainiaren emanaldia  20:00etan izango da, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak antolatutako ikuskizunerako sarrerak dagoeneko agortuta daude.

Arrakasta itzela izaten ari da Hika Teatroaren Zorretan antzezlana; besteak beste, 25. Donostia Antzerki Saria jaso du aurten. Horei horrela, Zarauzko emanaldirako sarrera guztiak ere agortu egin dira. Udalak prestatutako kultur programaren barruan antolatu dute ikuskizuna, eta bihar izango da 20:00etan, Modelo aretoan, hain zuzen ere.

Umore zentzugabea eta tentsio-uneak nahasten dituen tragikomedia, maitasuna, amatasuna eta zaintzak aztertzen ditu antzezlanak. Bikote baten bizitza astinduko da emakumeak jakiten duenean ama beraiekin joango dela bizitzera. Egoera horren aurrean, etxeko kaosari eta iraganeko mamuei egin beharko diete aurre.

Agurtzane Intxaurraga zuzendariak eta Mirel Gojenolaren laguntzaileak ikuslea barre eta gogoeta egitera bultzatu nahi dute. Horrez gain, taula gainera igoko diren aktoreak Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran eta Iñake Irastorza izango dira.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide