Judo Klub Lizardik positiboki baloratu ditu Gipuzkoako Txapelketan lortutako emaitzak

Aritz Mutiozabal

Judo Klub Lizardiko junior mailako kirolaria, Urnietan. (Judo Klub Lizardi)

Naiara Villasante Ruiz de Gauna zarauztarra Espainiako Txapelketan lehiatuko da etzi, Madrilen,78 kiloz azpiko kategorian. 

Urnietako kiroldegia Gipuzkoako judoren epizentroa izan zen asteburuan, larunbatean kimu eta infantil mailako taldekako Gipuzkoako Txapelketak jokatu ziren eta, igandean, Gipuzkoako Junior Txapelketa. Judo Klub Lizardiko kirolari nabarmen aritu ziren bi egunetan, emaitza bikainak lortuz.

Junior mailan bost domina –urrezko bi eta brontzezko hiru– erdietsi zituzten eta, halaber, Euskadiko Txapelketarako bost sailkapen. Gaztetxoen txapelketan, berriz, infantilen artean, Lizardi-Zarauzko taldeetako batek hirugarren postua eskuratu zuen. Lizardi Judo Klubak txapelketaren balorazio positiboa egin du. 

Larunbat honetan, maila absolutuko Espainiako Txapelketa jokatuko da Pinton (Madril, Espainia), eta Naiara Villasante Ruiz de Gauna zarauztarra lehiatuko da Euskadiko taldearekin. 78 kiloz azpiko kategorian ariko da, Espainiako judoka onenen aurka, dominengatik borrokan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide