'Super Elfkinak' eta 'La voz de Hind' filmak emango dituzte Modelon

Intza Trula 2025eko azaroaren 29a

Kaouther Ben Hania zine zuzendariak ondu du helduei zuzendutako La voz de Hind filma. Haurrentzat, berriz, euskarazko Super Elfkinak emango dute, larunbatean eta igandean.

Haurrentzako zein helduentzako eskaintza izango da asteburu honetan ere Modelo aretoan. Bi film emango dituzte gaurtik: La voz de Hind eta Super Elfkinak.

Drama generoko filma da La voz de Hind, Kaouther Ben Hania zine zuzendariarena: 2024ko urtarrilaren 29a. Ilargi Erdi Gorriko boluntarioek larrialdi-dei bat jaso dute. Sei urteko neskato bat auto batean harrapatuta dago Gazan, erreguka, erreskata dezaten. Telefonoan mantentzen saiatzen diren bitartean, anbulantzia bat bidaltzeko ahalegin oro egingo dute. Hind Rajab da neskatoaren izena.

Euskaraz eskainiko dute bigarren proiekzioa, Super Elkfkinak. Haurrei zuzendutako filma da: Helviren mundua hankaz gora jartzen da Bo-ren teknologia-adituen klanera batzen denean. Klanen arteko banaketa zaharrari eta emakume polizia temati bati aurre eginez, bere patua betetzeko borrokatuko du: Super Elfkin bihurtzea!

Gaur, larunbata

  • 16:45. Super Elfkinak.
  • 19:15. La voz de Hind.
  • 22:15. La voz de Hind.

Bihar, igandea

  • 16:45. Super Elkfkinak
  • 19:15. La voz de Hind.

Etzi, astelehena, ikusleen eguna

  • 17:00. La voz de Hind.
  • 19:30. La voz de Hind.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide