Aste honetako Gela programan, argazkigintza eta XXI. mendeko etika aztergai

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 28a

Christian Frei zinemagilearen argazkia (Utzitakoa)

Christian Frei zinemagilearen eskutik foto-kazetarien lanak aztertuko dira. Argazkigintzaren funtzio sozialaz, irudien inpaktu emozionalaz eta egungo gatazken aurrean dugun rolaz hausnartuko da.

Photomuseumek antolatuta eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, gaurko saioa argazkigintzaren eta XXI. mendeko etikaren inguruan izango da. Bertan, Christian Frei zinemagilearen eskutik hainbat foto-kazetarien lanak aztertuko dituzte. 

XXI. mendeko lehen hamarkadetan, gerrak eta krisi humanitarioak gero eta irudi zuzenagoen bidez iritsi dira guregana. Argazki horien atzean, muturreko baldintzetan lan egiten duten profesionalak daude, informatzeko betebeharraren eta giza sufrimendua erakusteko helburuarekin. Hori dela eta, egileak gertutik behatu du mina dokumentatzeko lan konplexua, gizatasuna galdu gabe. 

Erakusketa gaur izango da, 18:00etan, eta ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide