Arkamurka natura elkarteak antolatuta, Udalatx. Ura eta atxa dokumental emanaldia eta solasaldia izango da gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Modelo aretoan. Arrasateko Besaide Mendizale Elkarteak ekoitzitako ikus-entzunezkoa da, eta Udalatx mendiaren balio historiko, kultural eta naturalak jasotzen ditu. Nolabait ere, ingurune hori babesteko deiadarra da.
Udalatx mendia duela milioika urte itsasotik agertu zen. Bere harkaitzetan eta haitzarteetan antzinako bizitzaren aztarnak ikus daitezke, eta bere barnean, garai bateko gizakien hezurrak eta arrastoak ere gordetzen dira. Mendeetan zehar izan dira ustiatuak Udalatxek eskainitako baliabideak. Baina gaur egun ere bizi-bizirik jarraitzen du, bere baitan dituen baso, zelai, harkaitz eta harri arrailetan babesa eta bizitokia emanez hainbat: hegazti, ugaztun, narrasti, anfibio eta abarrei.
Emanaldiaren ondoren, Inma Mugertza Perello hidrogeoloogian doktorea eta ikertzailea ariko da solasean. Bera EHUn HGI Hidro Ingurumeneko Prozesuak ikertaldeko kidea da.