Atzotik hasita urtarrilaren 11ra arte ikusgai dago Photomuseumen Miguel Leacheren REM lasterra erakusketa. Tokioko metroan ateratako argazkiak dira protagonista bertan, eta zehazki, lo dauden bidaiarien argazkiak biltzen ditu. Bertan, irudiek bagoien mugimenduak kulunkatutako gorputzak erakusten dituzte, eta elkarren segidan zehazten dituzte azalerak, testurak, abiadurak, itzalak eta islak.
Itxuraz sinplea dirudien begiradaz, bidaiariak lotarantz bultzatzen dituzten arrazoi biologiko eta kulturaletan oinarritutako lan bisuala erakusten du Leachek aipatutako bilduman. "Emaitzak pertsonaia gogorren friso luzea dirudi. Izan ere, bizitza sakon inkontziente bat bizi dute, eguneko edozein ordutan lur azpian mugitzen diren bitartean", azaldu dute antolatzaileek. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik asteartetik igandera.