Zarauzko xake-jokalariek lan bikaina egin dute Banakako Gipuzkoako Xake Txapelketan

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 25a

Hiru mailetan lehiatu dira herriko ordezkariak, emaitza aipagarriekin amaituz.

Larunbatean amaitu zen Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketa, zazpi jardunalditan zehar jokatu dena. Zarauzko xake-jokalariak hiru mailetan aritu dira bertan, eta emaitza esanguratsuak lortu dituzte.

Preferente Mailan, Irunen jokaturiko partiduetan, Jon Lertxundik lan txukuna egin du, 12. postuan amaituz eta 3 puntu lortuz. Maila honetako irabazlea Asier Lakuntza beasaindarra izan da.

Bigarren Mailari dagokionez, Elgoibarren lehiatu da, eta zarauztarren artean Andoni Etxabe nabarmendu da, podiumetik gertu amaituz eta 4 puntu eskuratuz. Txapelketa Markel Kerexeta elgoibartarrak irabazi du.

Hirugarren Mailan, berriz, Iñaki Buruntza laugarren postuan geratu da.

Urtarrilean hasiko da taldekako txapelketa, eta badirudi jada martxan direla motorrak berotzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide