Ahoztar Zelaietak bere azken liburua aurkeztuko du Hiruputzun

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 25a

Ahoztar Zelaietaren argazkia (GUKA)

Arraio Irratiak antolaturiko ekitaldia, azaroaren 26an izango da, eta 19:00etan hasiko da. 

Ahoztar Zelaietak bere azken liburua El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi auzketuko du azaroaren 26an 19:00etan, Hiruputzu gaztetxean. Txalaparta argitaletxearekin kaleratu berri duen lana aurkeztera etorriko da urteetan Arraio irratiako Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioan kolaboratzaile izan den kazetaria.

Arraio irratiak antolaturiko ekitaldia izango da, aurten 20 urte betetzen baititu. Sarrera doakoa da. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide