Dandak ikasturte berriari hasiera emateko Putzutik egitasmo berria antolatu du, eta abendutik ekainera bitartean kontzertu ugari iragarri dituzte. Gazte asanbladako kideek adierazi dutenez, ekainaren 6ko kontzertuetako taldeak jakinaraztea eta beste data berri batzuk iragartzea falta zaie. Hori horrela, informazio hori sareetan argitaratzen joango dira, jakin bezain laster.
Lehenengo saiorako sarrerak azaroaren 29an jarriko dituzte salgai 18:00etan, Lege Zaharren Enparantzan, hain zuzen ere. 6-8 euroren trukean Lukiek, EzEzEz eta Putzu Beltzean taldeen emanaldiak ikusteko aukera izango da abenduak 6ean, Hiruputzu gaztetxean. Egunean bertan 21:30ean ireiko dituzte ateak eta 22:30ean hasiko dira kontzertuak.
Hona hemen iragarritako kontzertuen datak:
- Abenduak 6: Lukiek, EzEzEz eta Putzu Beltzean.
- Otsailak 14: BadSound.
- Martxoak 21: Silitia eta Mirotz.
- Apirilak 25: Txopet eta Aimarz.