Plaieroetako kromoak aurkeztuko dituzte bihar

Mireia Galarza Bastida 2025eko azaroaren 22a

Plaieroetako urriko jardunaldia. (Aritz Mutiozabal)

Plaieroen lokal parean izango dute herritarrek kromoak eskuratzeko aukera, 10:30etik 13:30era. Aurrez ere erreserbatu daitezke kromoak. 

Joan den urtean sortutako ideiari jarraika, plaieroek kromoak izango dituzte aurten. Udaz geroztik horretarako lanekin ibili dira antolakuntza taldeko kide eta kirolariak, eta lanak amaituta, bihar aurkeztuko dituzte azkenik kromoak.

Plaieroen lokal parean izango dute herritarrek kromoak eskuratzeko aukera, 10:30etik 13:30era, eta 13:00etan egingo dute aurkezpen ekitaldia. Prezioak ere jakinarazi dituzte interesa dutenentzat. Albuma eta bost sobre 6 euroren truke eskuratu ahal izango dira, eta albuma eta errepikatu gabeko kromoekin osatutako 23 sobre, berriz, 25 euroren truke. Sobreak banaka ere erosi ahal izango dira, bakoitza 1,20 euro ordainduta. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, kromoak aurrez erreserbatzeko aukera izango dute herritarrek, plaieroen Instagram kontuaren edo euren helbide elektronikora idatzita. Eta mezu bat ere gehitu dute: "Albuma osatzeko asmorik ez duten herritarrei eskertuko genieke osatu nahi dutenei aukera uztea". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide