'Aitatasunaren erronkak. Maskulinitateari buruzko hausnarketak' saioa eskainiko dute astelehenean

Ian Ruiz Lizaso

Eskua margotuta duen haur bat (Utzitakoa)

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren programazioaren barruko saioa da, eta18:30ean hasiko da Etxezabalako multimedia aretoan. Sarrera doakoa da. 

Aitatasunaren erronkak. Maskulinitateari buruzko hausnarketak saioa eskainiko dute astelehenean, 18:30ean, Etxezabalako multimedia aretoan, hain zuzen ere. Piper Txuriak gizonen elkarteak dinamizatutako solasaldia da, haurren hezkuntzan ari diren edo horretan interesa dutenentzat zuzendua. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz izango da.

Bertaratu nahi dutenek aldez aurretik izen eman beharko dute, eta sarrera doakoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide