ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldea, Zarauzko Kirol Elkartea eta Euskal Saskibaloi Federazioa elkarlanean, formakuntza saioa antolatu dute abenduaren 8rako. Aritzbatalde kiroldegian izanda, eta bertan, saskibaloiaren inguruan hitz egingo duten hiru adituk, 10:00etan hasita.
Cristian Lambrecht Bilbao Basketeko prestatzaile fisikoa hasiko da, Prestakuntza fisikoa saskibaloian garairi buruz mintzatzen. Ondoren, David Gil Baskoniako entrenatzaile laguntzaile ohiaren txanda izango da, eta hau jokatzeari buruz ariko da. Azkenik, formakuntzari amaiera emateko, Sergio Garcia Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak trantsizio jokoaren joerak izango ditu aztergai.
Formakuntza irekia den arren, izena ematea ezinbesteskoa da.