'Los Tigres' eta 'Tom y Jerry: Aventura en el tiempo' filmak ikusgai, Modelon

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 22a

Gaurtik hasi eta astelehenera arte hainbat saio eskainiko dituzte, ordutegi ezberdinetan. Sarrerak txarteldegian bertan edo online eros daitezke aurrez.

Alberto Rodriguez zuzendariaren Los Tigres filma emango dute asteburuan Modelo aretoan. Antonio eta Estrella anai-arrebak dira eta aita urpekaria zuten. Bizitza osoa daramate itsasoan. Antonio urpekari menderaezina da baina uretatik kanpo desastre hutsa. Gaur egun bizi izan da beti, inoiz biharkoan pentsatu gabe, bere egoera ekonomikoa delikatua da.

Familia guztiarentzako proposamenari dagokionez, Tom y Jerry: Aventura en el tiempo marrazki bizidunen filma emango dute. Denboraren atari batek Antzinako Txinan inspiratutako urrezko hiri batera eraman ditu, magiaz, gerlariez eta izaki harrigarriz betea. Etxera itzultzeko, ekintzaz eta umorez betetako abentura sinestezina bizi dute.

Azaroak 22, larunbata
16:45. Tom y Jerry: Aventura en el tiempo
19:15. Los Tigres
22:15. Los Tigres

Azaroak 23, igandea
16:45. La casa de muñecas de Gabby
19:15. Los Tigres

Azaroak 24, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Los Tigres
19:30. Los Tigres

 

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide