Arkamurka Natur Taldeak eta Pagoeta Mendi Elkarteak urteko azken irteera egingo dute igandean

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 19a

Pagoeta Mendi Elkartea (Utzitakoa)

Irteera igandean izango da 7:30ean, Agues biribilgunetik hasita. Dagoeneko izena eman daiteke Mendizabal Kinkila dendan, hilaren 21era arte.

Arkamurka Natur Taldeak eta Pagoeta Mendi Elkarteak antolatuta, urteko azken irteera egingo dute igandean 7:30ean, Agues biribilgunetik, hain zuzen ere. Txangoa Lapurdiko kostaldera izango da, eta bertan,  itsaslabarren ezaugarri geomorfologikoak, kostaldeko ekosistemak eta inguruetako erabilera historikoak aztertuko dituzte.  

Denbora eta eguraldiaren arabera, hamaiketakoa egiteko tartetxoa hartuko dute. Ondoren, Hendaiako hondartzara jaitsiko dira eta Beltzeneako dunetan amaituko dute ibilaldia. 

Dagoeneko Mendizabal Kinkila dendan izena eman daiteke, azaroaren 21era arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide