Jiu-Jitsu Zarautz Lotus klubak 30 domina lortu ditu Euskadi Cup txapelketan

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 18a

Jiu-Jitsu Zarautz Lotus klubeko kideak Euskadi Cup txapelketan.

Zarauzko eskolako kideek erakustaldi tekniko bikaina eman zuen asteburuan, Gasteizen jokatutako txapelketan. 

Jiu-Jitsu Zarautz Lotus Clubek emaitza bikainak lortu ditu asteburuan Gasteizen jokatu zen Euskadi Cup txapelketan, 30 domina lortuta. Guztira, 783 kirolarik hartu zuten parte ekitaldian parte hartu zuten, eta Zarauzko klubak ordezkaritza zabala bezain anitza aurkeztu zuen: hemerezi izan ziren lehiatu zirenak, kategoria ezberdinetan banatuta. Erakustaldi tekniko ederra eskaini zuten, gainera, Jiu-Jitsu Zarautz Lotuseko kideek; horren adibide da erdietsita urrezko 22 dominak, zilarrezko bostak eta brontzezko hirurak.

Lukasmar Bandeira Borges entrenatzaileak  azaldu du Euskadi Cupen lortutakoa "talde lanaren fruitua" izan dela: "Domina bakoitzak entrenamendu orduak, dedikazioa eta elkarrekin aurrera egiteko dugun espiritua islatzen ditu.” Halaber, klubak lehiakide guztiak zoriondu ditu beraien konpromisoagatik, esfortzuagatik eta jarreragatik tatami gainean zein tatamitik kanpo.

Aipatu emaitzek sendotzen jarraitzen dute Zarautz Lotus kluba Euskal Herriko jiu-jitsu eskolen artean, eta etorkizuneko erronkei begira lanean jarraitzeko hauspoa ematen die, maila autonomikoan zein nazioartean; horien artean, urtarrilean Lisboan jokatuko den Europako Txapelketa nabarmendu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide