Enarak dokumentala aurkeztuko dute gaur 19:30ean, Modelo aretoan. Beñat Iturrioz zuzendaria bertan izango da eta solasaldia eskainiko du taldearen historia eta filmaren prozesu kontatzeko.
Filmak azaltzen du nola, 1967. urtean, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendeartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten euskaraz. Ehunka kontzertu eman ondoren, 1971an desagertu ziren betirako.
50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat Iturrioz, taldearen aztarnen bila aritu da labirinto filmiko batean murgilduz.