Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak jakinarazi du egoitza azaroaren 17tik aurrera lekuz aldatuko dela. Leku aldaketa aldi baterako izango da, Balea kaleko egoitza egokitzeko obrak bukatu arte, gutxi gorabehera hiru hilabete.
Elkartea Gipuzkoa kaleko 32. zenbakian egongo da eta bertan eskainiko dute arreta hemendik aurrera. Hori horrela, zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, 943 45 77 22 zenbakira deitu daiteke.