II. Mus Txapelketa larunbatean, Hiruputzun

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 18a

Hiruputzu gaztetxeko argazkia (Utzitakoa)

Dagoeneko izen ematea zabalik dago eta bikoteko 6 euro ordaindu beharko dituzte. Gainera, jateko pizza, futbolina eta mahai jolasak ere egongo dira.

Danda Gazte Asanbladak II. Mus Txapelketa antolatuko du larunbatean 18:00etan, Hiruputzu gaztetxean, hain zuzen ere. Parte hartzaileek futbolinera jolasteko aukera izango dute, eta berritasun modura, mahai jolasak eta jateko pizzak egongo dira.

Dagoeneko izen ematea zabalik dago eta antolatzaileek adierazi dutenez, hiru moduetan egin daiteke: @danda.zarautz Instagrameko kontura idatzi, danda.gazte@gmail.com helbidera mezua bidali edo Dandako kide bati esan.

Bikoteko 6 euro ordaindu beharko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide