2025/11/20 17:00 - 20:00

Kalejira

Santa Sezilia Eguna

Santa Sezilia Eguna
Musika Eskola, Zarautz

EGITARAUA

  • 17:00etan Musika Plazako kioskoan teklatua, biolinak eta txeloak joko dituzte.
  • 17:30ean, bi kalejira abiatuko dira, lehen kalejira Musika eskolatik eta bigarrena estazioko plazatik. 
  • Musika Plazara iritsita, tailerreko sei eta zazpi urteko ikasleek eta solfeoko ikasleek kiosko gainean abestuko dute.
  • Amaieran, txokolatea dastatzeko aukera izango da Musika Plazan.

Eguraldi txarra egiten badu, kioskoan aurreikusitako emanaldia bertan behera geratuko da eta kalejirak Musika eskolako portxean egingo dituzte. Txokolatea ere han banatuko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide