Gaur abiatu du Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak Merkataritza Astea, sariz betetako kanpaina. Igandera arte egongo da martxan, eta parte hartzen dutenen artean 500 euroko erosketa bonu bat, 100 euroko hamar bonu eta lau saski zozkatuko ditu elkarteak. Horretarako, erosketak egitean txartel bat bete beharko dute herritarrek.