Errefuxiatuen aldeko Gabonetako IX. azoka solidarioa egingo du Hotz Zarautz erakundeak

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 17a

Hotz Zarautzek antolatutako Azoka Solidarioa 2023 (Utzitakoa)

Abenduaren 5ean irekiko dute merkatua. Astelehenetik larunbatera 11:00etatik 13:30etara zabalduko dute; arratsaldean, berriz, 17:00etatik 20:00etara. 

 

Hotz Zarautz erakundeak pertsona errefuxiatuen alde egiteko bigarren eskuko Gabonetako IX. Azoka Solidarioa antolatu dute. Zigordia kalean 10. zenbakian izango dira, Laspiur denda zen tokian. Astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute. 

Erakundetik adierazi dutenez, azaroaren 22tik aurrera jasoko dituzte herritarren ekarpenak, hala nola, altzari txikiak, apaingarriak, ontziteria, beirateria, oherako edo mahairako oihalak, objetu bitxiak, margolanak, ispiluak, lanparak, erropa eta osagarriak, besteak beste. 

Liburu eta diskoak izan ezik, azokan balioa izango duten beste edozer onartuko dute. Gainera, saltzeko jarri duten hura egoera onean egotea azpimarratu dute, garbiketa eta konponketa lanak behar ez izateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide