Santa Zezilia eguna izango da azaroaren 22an, eta urtero legez, egunari lotutako kontzertua emango du Musika Bandak. Merkatu Plazako lehen solairuan izango da musika ekitaldia, 12:30ean hasita, eta Iosu Isastik zuzentzen duen bandak bost pieza joko ditu jendaurrean.
Ondorengoak dira bandak eskainiko dituen abestiak: Hiroko Takahashiren British, Franz Schubertek konposatu eta Julio Gomezek moldatutako Rosamunda, Manuel Gainzak banda eta txisturako konposatutako Gainzaren Biribilketa, Robert Sheldonen A Longford Legend eta Bert Appermonten Ivanhoe.