Paul Urkijo zine zuzendariaren Gaua filma Modelo aretora helduko da asteburu honetan. Gasteiztarraren fantasiazko azken lana hiru egunez jarraian emango dute, gaurtik hasi eta astelehenera arte. Bihar, gainera, Urkijok eta Izaskun Urkijo arte zuzendariak aurkeztuko dute saioa.
Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta gauaren erdian alde egiten du baserritik. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, ibaiaren ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da azkenean.
Yune Nogueiras, Ane Gabarain, Elena Irureta, Iñake Irastorza, Xabi Jabato Lopez eta Erika Olaizola dira proiektu honetan parte hartu duten aktore nagusiak.
Haurrentzat ere izango da eskaintzarik datozen egunetan. Zehazki, datorren astean estreinatzen duten Go!azen telesailaren 12. denboraldiko lehen atala eskainiko dute, gaur eta bihar.
Gaur, larunbata
- 16:45. Go!azen.
- 19:15. Gaua.
- 22:15. Gaua.
Bihar, igandea
- 16:45. Go!azen.
- 19:15. Gaua. (Paul Urkijo zuzendariarekin eta Izaskun Urkijo arte zuzendariarekin)
Etzi, astelehena, ikusleen eguna
- 17:00. Gaua.
- 19:30. Gaua.