Zinemaren historiaren azken saioa emango dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 14a

Christopher Nolan zuzendariaren 'Origen' filma.

Zinemaren orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta egiteradei egiten duen proiekzioa eskainiko dute gaur, 18:00etatik aurrera.

Gela kultur hedapenerako programaren barruan, zinemaren historiari eskainitako zikloaren azken saioa eskainiko dute gaur arratsaldean Photomuseumen. Azken kapitulu honek zazpigarren artearen orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta egitera gonbidatuko du ikuslea. Azken hamarkadetako adibideen bidez, digitalizazioak, hedapen globaleko plataformek eta kontatzeko modu berriek etengabe aldatuz doan mundu bat dela zinema erakutsiko dute.

Saioak sortzaile garaikideen bizitasuna eta aniztasuna azalduko ditu, baita zinemak bere burua berrasmatzeko eta emozio, memoria eta pentsamendu tresna izaten jarraitzeko duen gaitasuna ere. Itxiera hori, aldi berean, etorriko denaren aldeko irekiera dela iradoki nahi du.

Emanaldia 18:00etan izango da, eta doako sarrera izango du, edukiera bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide