Palestinaren aldeko zozketa solidarioa eta mobilizazio zaratatsua izango dira egunotan

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 13a

Protesta zaratatsua palestinaren alde (Aritz Mutiozabal)

Elkartasun zozketa bihar arratsaldea egingo dute Ispilu Arte galerian, 19:30etik aurrera. Elkarretaratzea, berriz, larunbat eguerdian izango da, Lege Zaharren Enparantzan.

Zarautz Palestina Herri Ekimenak Palestinarekiko elkartasuna adierazten jarraitzen du, eta horretarako, bi egitasmo deitu ditu hurrengo egunetarako. Izan ere, "ez dezagun Palestina ahaztu, inoiz baino gehiago behar gaitu".

Bihar, 19:30ean, Arte Solidarioaren zozketa egingo dute Ispilu Arte galerian. Palestinaren aldeko elkartasun kutxara dirua bidaltzeko antolatu du dute zozketa, eta inguruko artista ezagunek dohaintzan emandako hogei koadro baino gehiago eta eskultura bat jasoko dituzte saridunek. Ondoren, palestinarrei eskainitako abestiak kantatuko dituzte.

Larunbat eguerdian, berriz, Israelen sarraskia salatzeko eta palestinar herriari elkartasuna aldierazteko mobilizazio zaratatsua egingo dute. Hitzordua 12:00etan jarri dute, Lege Zaharren Enparantzan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide