Galdedebaldeko kideek Itxuan kontzertu sorpresa egitasmoa jarri dute abian, eta larunbat honetan eskainiko dute lehen saioa, 22:00etan, Hiruputzu gaztetxean. Proiektuaren helburua da talde ezberdinak ezagutzera ematea eta publiko berria lortzea. Hori horrela, sartzerako orduan pertsona bakoitzari mugikorreko kamerak estaliko dizkiete, kontzertuaz gozatzeko.
Kontzerturako sarrerak joan den astetik daude salagai, baina oraindik ere eskuratzeko aukera dago Garoa liburu dendan. Txartel bakoitzak sei euro balio du, hain zuzen ere.