Ramon Aranzabalen 'Larrialdietarako irteera' erakusketa dagoeneko ikusgai Garoan

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 11

Urtarrilak 31ra arte egongo da ikusgai Garoa liburu-dendako erakusketa aretoan.

Ramon Aranzabaleren Larrialdietarako irteera erakusketa jarri dute Garoa liburu-dendako erakusketa aretoan. Zarauzko bizilagun eibartarraren lanak urtarrilaren 31ra arte egongo dira herritarrentzat ikusgai.

Erakusketako lanek mundutik at gelditzeko behar dugun ihesbidea irudikatzen dute. Sortzaileak "nahi duzun denifizioa" ematera bultzatzen du ikuslea. Paradisu, geltoki edo irteera izan daiteke, joan-etorrikoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide