Oxel Oregik bosgarren amaitu du Taghazout Pro Junior txapelketan

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 10a

Oxel Oregiren argazki bat surfeatzen (Utzitakoa)

Europako txapelketaren azken txanpan, 21 urtez azpiko kategorian aritu da.

Oxel Oregi surflari zarauztarrak bosgarren postua lortu du Taghazout Pro Junior txapelketan. Hilaren 4tik 9ra bitartean aritu da lehian 21 urtez azpiko kategorian. Surflari zarauztarrak 4.50 eta 5.57 puntuko bi olatu hartu zituen.

Teknika ona eta jarrera lasaia erakutsi zuen, emaitza onak lortuz. 

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide