The Fairy Queen ikuskizuna eskainiko dute azaroaren 19an Kursaalen, eta horren bueltan, ohikoa den bezala autobusak jarriko ditu Kursaal Eszenak inguruko herrietatik ekitaldiaz gozatzera joan nahi dutenenentzat. Zarauztik ere igaroko da autobusa, baina aurrez eman beharko da izena bertan joateko.
Zumaiako Patxita Etxezarreta kaletik abiatuko da autobusa, 18:10ean, eta jarraian igaroko da Zarauztik eta Oriotik, 18:30ean eta 18:40an, hurrenez hurren. Zarauztarrek 943 00 51 20 telefonora deitu edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzi beharko dute izena emateko. Horretarako azken eguna hilaren 14a izango da.
Purcelen musika entzuteko aukera izango da egun horretan Donostiako jauregian, berezitasun batekin. Zehazki, hip hop edota dantza garaikideko mugimenduek lagunduko dute konpositorearen musika. Izan ere, zuzeneko musikadun dantza ikuskizuna izango da Les Arts Florisssants – Compagnie Käfig konpainiak proposatuko duena.