Jokin Izarrek 'Gertutik' erakusketa zabalduko du bihar, Torre Luzean

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 6a

'Gertutik' erakusketaren argazki bat. (Utzitakoa)

Erakusketa urtarrilaren 4ra bitartean izango da ikusgai, asteartetik igandera, 18:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere.

Jokin Izarren Gertutik erakusketa bihar zabalduko dute urtarrilaren 4ra arte, Torre Luzeko erakusketa aretoan. Asteartetik igandera bitartean ikusgai izango da, 18:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. 

Izarrek dioenez, gure inguruan "gauza asko" oharkabean pasatzen zaizkigun mundu batean bizi gara. Hori dela eta, erakusketa honetan erakusten diren argazkietan, zooma edo hurbiltze-argazkia bezalako teknikak erabiltzen ditu. Intsektu, landare eta lore mota ugari azaltzen dira, baina ikuspuntu desberdin batetik, hau da, gertutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide