Adinak burmuinean izan dezakeen eraginaz hitz egingo dute etzi Udaberrin

Intza Trula 2025eko azaroaren 8a

Bi adineko, banku batean eserita.

Toño Gonzalezek eskainiko du hitzaldia, Udaberri jubilatuen elkartean, 10:30ean. Herritar ororentzat zabalik dago saioa.

Toño Gonzalezek hitzaldia eskainiko du etzi Udaberri jubilatuen elkartearen egoitzan, 10:30ean hasita. Adinak burmuinaren funtzionamenduan duen eraginaz hitz egingo dute bertan, eta interesa duen herritar guztientzat irekia izango da.

Adinean aurrera joan ahala, garrantzitsua izan ohi da sasoi onean egotea; horrez aparte, baina, burmuina aktibo mantendu behar da, eta hori nola egin azalduko dute asteleheneko hitzaldian, hain zuzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide