Bertsio Gaua antolatzeko lehen bilera azaroaren 19an egingo dute

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 10a

Hiruputzu gaztetxea beteta, iazko Bertsio Gauean. (Hiruputzu)

Antolatzaileek herritarrak taldeak osatzen hastera eta bilerara bertaratzera animatzen dituzte.

Hiruputzu gaztetxeko kideek adierazi dute abenduaren 12an izango dela Bertsio Gaua. Ekintza antolatzeko bilera ere egingo dute azaroaren 19an, 18:00etan, gaztetxean, hain zuzen ere. 

Bertan parte hartu nahi dutenek izena emateko hiru aukera dituzte: Hiruputzu gaztetxeko edo Dandako sare sozialetara idatzi, danda.gazte@gmail.com helbidera idatzi edo gaztetxean bertan eman. 

Antolatzaileek herritarrak taldeak osatzen hastera eta lehenengo bilerara bertaratzera animatzen dituzte.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide