'Amama' dantza ikuskizuna bihar, Modelon

Ian Ruiz Lizaso

'Amama' ikuskizuneko argazkia. (Aukeran Dantza Konpainia)

16:45ean izango da ikuskizuna, Modelo aretoan. Sarrerak Modeloko leihatilan edota Kutxabanken sarreren webgunean eros daitezke, 4,35 euroan.

Aukeran Dantza Konpainiaren eskutik Amama ikuskizuna eskainiko dute Modelo Aretoan, bihar, 16:45ean. Sarrerak egunean bertan Modeloko leihatilan jarriko dituzte salgai, baina dagoeneko Kutxabanken sarreren webgunean eskuratu daitezke, 6,50 euroan.

Amonak zazpi ipuin kontatzen dizkio bilobari, istorio bat Euskal Herriko lurralde bakoitzeko. Euskal dantzan oinarrituta, haurren munduan murgilduko dira pertsonaia harrigarriekin.

Zuzendaria Edu Muruamendiaraz da, eta ipuinak, aldiz, Juan Kruzenak dira. Oholtza gainean Loli Astoreka aktorea da protagonista eta dantzariak, berriz, honako hauek dira: Kimetz Canabillas, Laida Etxeberria, Laida Egaña, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez eta Danel Serrano. 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide