Larunbat honetan elkartuko dira herriko kantuzaleak Zarautz Kantuan kantujira egiteko. 12:00etan elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan, kalez kale abesti ezagunak kantatzen ibiltzeko eta kaleak girotzeko helburuarekin.
Zuzendari lanetan Joxean Urbieta arituko da, eta musika Zarautz TRIK taldekoek jarriko dute.