Lege Berria kolektiboak antolatuta, Somos la herencia, Higiene, VCIII eta Sasi igoko dira Hiruputzu gaztetxeko oholtzara larunbatean.
Kontzertuak 21:30etik aurrera izango dira: lehenik, Somos la herencia Madrilgo taldeak pospunk-ean oinarritutako musika aurkeztuko du; ondoren, Higiene taldearen debuta izango da, batera jotzen duten lehen aldia baita. Amaieran, aldiz, VCIII eta Sasi DJen saioek girotuko dute gaztetxeko gaua.
Sarrerak Garoa liburu dendan erosi daitezke, sei euroren truke.